Tokiko eskulangintza
tirauteko landua.

Kanpoko eta etxe barneko zureriak, Velux teilatu-leihoak, eskailerak, zoladurak, antolaketa lanak. Tokiko langileak, obra guneetan formatuak, eta lana ongi egiten dutenak.

Eskulangintza tradizionala eta antze garaikideak bateratzen dituen Egur Berri etxeak profesionaltasuna bermatzen dizu zure proiektu guzietan!

Egur Berri zurgintza etxea ingurumenaren berme ezagutua da (RGE) kanpoko zureriak, isolamendua eta Velux leihoak ezartzean. Egur Berri etxean, indarrean diren azken arauei jarraikitzeko gisan, langileak etengabe formatzen dira. Horrela, azken berrikuntza teknikoak proposatzeko gai dira. Zure etxe kanpoko zureriak zaharberritzeko, etxe barnea berritzeko, isolamendua, kanpoko eta etxe barneko zureriak edo Velux markako teilatu-leihoak ezartzeko, Egur Berrik ekaien hautaketan aholkatuko zaitu, zure beharrei ahal bezain ongi erantzun diezazkien.

Leihoak, leiho-ateak,
ateak & portaleak

Aluminioa, PVCa, zura edo mistoa: gure langileek zure proiekturako aukera hoberena egiten laguntzen zaituzte.

Antolaketa lanak, zoladurak & jantzitegiak

Diagnostikoa & konponketak

Munduko lanbiderik ederrenean dihardugu:
argia zure etxeetan sarraraztea.

Hurbileko zurgintza, bere lurraldea ongi ezagutzen duena.

Ipar Euskal Herrian 20 urte baino gehiago daramatzan Egur Berri etxea obra guneetan formaturiko eta elkarri lotua den lantaldea da, obratzearen kalitatea eta bezero bakoitzarekiko konfiantza-harremana lehenesten duena.

Hala eraikitze nola zaharberritze lanak, hala partikularrak nola profesionalak: proiektu bakoitzari egokitzen gara lan gurbila egiteko xede berarekin.

Gure baitan fidatu zarete

Kanpoko zureriak eta isolamendua bizitegi baten ongizatearen bi faktore nagusiak dira. Egur Berrik baditu zure bizi proiektuari egokituena den produktua proposatzeko esperientzia eta zure etxearen gerizatzearen eta isolatzearen arloko azken arauak betetzeko behar den formakuntza.

Egur Berri zurgintza etxeak etxe barnea, jantzitegia, sukaldea, zolako zurtatea, berina leihoak, leiho-ate biribilgarriak, Velux markako teilatu-jarguneak antolatzeko, kanpoko eta barneko zureriak zaharberritzeko edota teilatupeak isolatzeko esku hartzen du. Aditua izanik, mota orotako zureria berezitan ere esku har dezake: erdi-puntuko arkua, arku apaldua, arku karpanela, trapezioa edo idi-begi egitura. Gure lan guziak ofizioko arauei jarraikiz eginak dira, eta dokumentu tekniko bateratuaren errespetuan.

Egur Berrik aurrekontuak aztertzen eta sortzen ditu, urririk, zure proiektu guzietarako eta Euskal kostaldean (Baiona · Angelu · Biarritz), barnealdean eta Hego Landesetan esku hartzen du.

Velux® Ezarle eta Aholkulari aditua

Velux ezarle aditua izanik, Egur Berrik bizia ematen dio zure etxe barneari, argitasuna eta segurtasun ezin hobea ekarriz, mundu mailan liderra den markako leiho eta itzalkari hautaketa zabalari esker.

Ezartzea estaltzen duen 10 urteko garantia

10 urteko

garantia

Velux markak egiaztatua

%100ean

Velux Mantenua & Konponketa

tzalkaria blokatua, leiho-atea matxuratua, irazgaiztasun arazoa: gure langileek lehenbailehen esku hartzen dute. Aurrekontua zalu egina, asurantzak bere gain hartzeko aukera, Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landesetan.

Ipar Euskal Herrian erroztaturik, kanpoko zureriak zaharberritzeko eta konpontzeko lanetan esku hartzen dugu Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landesetan.

Antzea & Ziurtagiriak

ziurtagiriak & garantiak

Velux Installateur Expert
Velux® Ezarle eta Aholkulari Aditua
Jartzea, ordaina ezartzea, estaltzea, motorizatzea eta saldu ondoko zerbitzua Velux markako produktu guzietan.
Aditu egiaztatua
Qualibat RGE
Qualibat RGE
Ingurumenaren Berme gisa Ezagutua MaPrimeRénov’ eta CEE laguntzei hautagarri zure RGE.
RGE · Qualibat
Qualibat RGE
Hamar urteko asurantza
Gure lan guziak hamar urteko asurantza batek estaltzen ditu + fabrikatzailearen garantiak, eraikitze edo zaharberritze lanetan. n.
Garantia barne

PARTAIDEEN SAREA

Euskal lurraldean eta baloreetan

Ezartzen dugun leiho bakoitza munduari beste behako bat eskaintzeko gomita da.

Kanpoko edo etxe barneko zurgintza proiekturik
Ipar Euskal Herrian edo Hego Landesetan?
Aipa dezagun!