BARNE ANTOLAKETAK

BARNE ANTOLAKETAK

Etxe barnea zaharberritzea, antolatzea, bizilekua edertzea garrantzitsua da eguneroko erosotasuna hobetzeko.

Egur Berrik norberari egokitutako egitasmo bat proposatzen dizu, zure beharrei erantzuteko.

Verrière
Barneko beiratea

Beirateari esker, gela bat bereiz daiteke bilatzen den argitasuna eta ikuspen ederra atxikiz. Oso estetikoa, kolore eta ekai anitzetan deklinatzen da, gelari estilo modernoa edo zaharkitua emateko.

Velux teilatu leiho-euskarria

Argi naturala elementu erabakigarria da zure antolaketa egitasmoa apailatzean. Zure etxebizitzari argitasuna, balioa eta bizia ematen dio. Zure egitasmoaren arabera, hautu hau ekonomikoa izan daiteke, ergonomikoa, estetikoa edo hiruak betan.
Egur Berrik zure ahalei egokitutako ekai eta produktu desberdinak proposatzen dizkizu.

Les rénovations traditionnelles
Verrière
Jantzitegia

Jantzitegia ez da gehiago gordetzen! Bolumenekin jostatuz, gure etxeetan gero eta gehiago agerian izaten da, baita sofistikatuagoa ere. Estetikoa eta erabilgarria izateko xedea du.

Espazio, konfigurazio eta nahi guziei egokitzen da. Espazio bat aldatzeko, hutsune bat betetzeko edo trenkada gisan ere baliatua izan daiteke.

Jantzitegia zure apainketari egokitzen da eta zure jantzien, zapaten eta osagarrien laguna bilakatzen da, ongi bilduak eta babestuak izan daitezen.

Zure etxe barnea berrapain ezazu

Sartzea berrantolatzea, apartamentu zaharra egokitzea, gurasoen suitea moldatzea, apartamentu bat gaurkotzea, bizilekuak optimizatzea, ate lerragarria hautatzea, teilatupeko estudio bat optimizatzea, haurren logela bat antolatzea...

Egur Berrirekin, zure egongela zabal dezakezu edo ttipitu logela bat sortzeko, sukaldea irek dezakezu bizi-gela handi bati buruz, bulego bat edo bokatategi bat sortu, eremu ttipi bat berregituratu metro karratu bat ere ez galtzeko, eta zure teilatupea antolatu.

Zure aholkatzeko laguntzen zaitugu, barne arkitektoekin harremanetan jartzen zaitugu, zurekin etxearen hertsadurak aztertzen ditugu eta aterabide jeinutsuenak proposatzen dizkizugu.

Gure gaitasunak

Kalitatea eta bezeriarekiko hurbiltasuna zaintzea axola baitzaio, norberari egokitutako harrera eta zerbitzua eskaintzen dizkizu Egur Berri zurgintzak, egitasmo bakoitza berezia delako.

SUKALDEA

Ezagutu

TRONADURA

Ezagutu

TEILATUPEAREN ANTOLAKETA

Ezagutu