NOR GIRA

Nor gira

Les rénovations traditionnelles
EGUR BERRI

EGUR BERRI, ongi pentsatua eta ongi burutua den lana!

Elkarretarik desberdin baina bata bestearen osagarri, Francis zurginak eta Aitzolek Egur Berri garatzen dute 2009tik goiti. Biei behar den bezala egina den lana axola zaie, lehengaiaren errespetuan, egurra.

Orduan, zurgintzan eta isolamenduan erreferentziazkoa bilakatu da Egur Berri.

Egur Berri errespetuz, zintzotasunez eta konfiantzaz ari da lanean, zure egitasmo-bide osoan laguntzeko.

Gure eskaintza

Kanpoko zurgintza eta isolamendua etxebizitza goxo bat ukaiteko funtsezko faktoreak dira.

Zure bizi-egitasmoari egokiena zaion produktua proposatzeko esperientzia badu Egur Berrik. Halaber, zure etxearen isolamenduaren eta hegaztegiaren alorrean, azken normei erantzuteko behar den formakuntza ere badu.

Barne eta kanpoko zurgintza zaharberritzeko, teilatupea isolatzeko, etxe barnea antolatzeko, jantzitegia, sukaldea, tronadura flotatzaile tradizionala, beiratea, leiho-ate biribilgarriak edota Velux markako teilatu leiho-euskarria ezartzeko esku hartzen du Egur Berri zurgintzak.

Dituen gaitasunei esker, edozein zureri motetan esku har dezake: erdi-puntukoak, arku beheratuak, arku karpanelak, trapezioak edo idi-begiak.

Ezartze guziak ofizioko arauek nahi duten bezala eginak dira, dokumentu tekniko batuaren (DTU) errespetuan.

Egur Berrik zure egitasmoei dagozkien aitzinkontuak aztertzen eta finkatzen ditu kitorik, eta euskal kostaldean, BABn (Baiona-Angelu-Biarritz), barnealdean eta Hego Landesetan gaindi dabil.

Egur Berri
Les rénovations traditionnelles
Gure gaitasunak

Zurgintza arte bat da baita lanbide bat ere. Egur Berri etxean, badu 20 urte horretan ari girela gogo handiz. Gure esperientziari esker, zure beharrei egokitutako ekaiak hautatzeko gaitasuna ekartzen dizugu, dituzun teknika edo diru mailako hertsadurei egokitutako produktuak proposatzen dizkizugu, eta zure egitasmo-bide osoan laguntzen zaitugu.