Zurgintza mistoa

Zurgintza mistoa

Zurezko, aluminiozko edo PVC-zko zurgintzen artean zalantzak baldin badituzu, denak har itzazu!

Zurgintza mistoak zuretzat eginak dira, ekai bakoitzaren ezaugarriak eta abantailak metatuz.

Horrela, eraginkortasun ezin hobea ukanen duzu, zuraren nolakotasuna ekai modernoen edertasunari batuz.

Iraunkorrak, isolatzaileak, ekonomikoak eta aise garbi daitezkeenak, nahi dituzun kolore eta itxuran hauta ditzakezu, azken ukituak ere pertsonalizatuz.

Egur Berrik zure egitasmoa egokitzen du, dituzun ahalen arabera.

Zurgintza mistoa Egue Berri
Teknologiaren abantailak

Egur Berrirekin, norberari egokitzeak mugarik ez du! Barneko zura, aluminioa edo PVC-a, konbinazio anitz proposatzen dizkizugu. Muina konposatuaren egitura-berina solidarioak irekitzailearen egonkortasuna segurtatzen du eta aluminiozko hesteko zatien ibilera iraunkortzen. 72 mm-ko leiho finkoa eta 78 mm-ko irekitzailearekin, ganbera anitzeko egitura konposatuaz osatua da, eraginkortasun handiko isolamendu termiko baterako.

Ganbera anitzeko egitura konposatuaren teknologia berritzaileak barne / kanpo zubi termikoaren haustura segurtatzeko bidea eskaintzen du. Berina inguruko hermetikotasunak eraginkortasun termiko ezin hobea segurtatzen du eta ez du airea pasatzen uzten. Egitura sendotasuna, muina konposatuaren egitura-berina solidarioak irekitzailearen egonkortasuna segurtatzen du eta hesteko zatien ibilera denboran iraunkortzen du, inguruko juntura eratxikor bati esker. Angeluetan soldatua, egitura honek irekitzailearen gogortasuna azkartzen du. Isolamendu akustikoa, hodi-itxurako berina-junturak, berina jarraituaren junturari akoplatua, leihoaren eraginkortasun akustikoa hobetzen du.

Ekaiak

Aluminioa

Arintasuna eta sendotasuna batuz, aluminioaren modernitateak kanpoan duzun ekai berdina ukaiteko bidea eskaintzen dizu, hautaketaren kolore anitzekin jolastuz, zure etxebizitzaren gela bakoitza egokitzeko asmoz. Kanpoan ezar daitezkeen 27 kolore dira eskuragarri, satinatuak, izoztuak, testuratsuak, harea itxurakoak edo anodizatuak. Kolore aniztasuna hautatzera ausart zaitez!

Les rénovations traditionnelles
Les fenetres bois
Zura

Zurezko hautaketan, etxe barneko bi esentzien artean hauta ezazu, edo klasikoa hobetsi ezazu PVC hautaketaren barneko zuriarekin.

Egurraren tradizioak eta beroak, ekai saihestezina eta aldaezina, egurzaleak loriatuko dituzte haritzez edo pinuz egindako barneari esker, tronadura edo beste zola estratifikatuak ekai noble honi lotuz.

PVC

Ekonomia iraunkorra, egitasmo pertsonalizatua eta aitzinkontu menperatu baterako, PVC-a izaten da ekai bikaina.

Aluminiozko eta zurezko bertsioen eraginkortasun berdinak atxikiz, zure nahiaren arabera, gela heze edo guti erabilietan, PVC-zko muntadurak ezar ditzakezu, diseinua eta kostu lehiakorra batuz.

Les rénovations traditionnelles