Sukaldea

Sukaldea

Sukalde moderno eta diseinudun bat ukaitea amesten duzu? Egur Berri zurgintzak aholku batzuk salatuko dizkizu sukalde paregabea sortzeko, zuri egokitua.

Lehenik, zure nahiak zerrendatzea da garrantzitsua. Sukalde lakatua nahi ote duzu? Modan den ekai batez egina, hala nola betoiz? Diseinu sotileko sukalde bat?

Les fenetres bois
Laguntza profesionala zure egitasmo-bide osoan

Bakoitzak bere nahiak dituelako, behar bereziak eta diseinua ikusteko molde bat, Egur Berrik zure aholkatzeko laguntzen zaitu eta zure ahalei egokitutako produktuak proposatzen dizkizu.

Sukalde moderno bat erabiltzeko erosoa ere izaten da. Horretarako, gelaren azalerari eta zure bizimoldeari egokitutako kokapena aitzinetik ikusi behar da, sukaldea egin baino lehen. Orduan, Egur Berri zure obralekura joaten da neurrien hartzera, zure bizi ohiturak zurekin finkatzeko eta zerrendatzeko (maiz ari zira janaria prestatzen? Zenbat dira sukaldaritzan ari direnak? Nahi ote dituzu apairuak bertan hartu?) zure ohiturei ahal bezain ongi egokitutako sukalde bat proposatzeko xedearekin.

Laka, polimeroa, estratifikatua, granitoz, Corianez, herdoilgaitzezko ate aitzinaldeentzat eta estratifikatua lan mahai eta kredentziarentzat, Egur Berri zure zerbitzuko egoten da zure egitasmoa bururaino eramateko.