ZUREZKO ZURGINTZA
ZUREZKO ZURGINTZA
Egurrak zure etxebizitzari balio xarmagarria ematen dio’
Iraunkorra izateagatik ezagutua, eraginkortasun energetiko handiko faktorea ere izaten da.
Egurrak etxearen edertasunean parte hartzen du, goxotasun izpi bat ekarriz.
Egur Berrik zure egitasmo-bidean laguntzen zaitu, urratsez urrats.

Zurezko leihoak
Klasikotik garaikidera, , gure zurezko leihoen hautaketak barne eta kanpoko maldan irekitzen diren profilak proposatzen ditu, estiloak moldatuz eta etxe barne guziei egokituz, klasikoei zein garaikideei.
Euri-banda itxurakoak, barnean eta kanpoan, etxe barne mota guzietan ahal bezain diskretuki sarrarazteko.
Zaharberritze tradizionalak
Zaharberritze tradizionalentzat, zurezko leiho hautaketa bat proposatzen dizugu, barne eta kanpoko arku eskoziarreko profil molduradunak, lehengo zurerien xarmari lotutako eta egokitutako mastikazko euri-banda itxurarekin.
Tradizio hutsean, sistema erdi-biribildua duten zurezko leiho hautaketa bat ere proposatzen dizugu, mihiztadura sistema mekanikoa erabiltzen duena. Azken ukituak eta diseinua Haussmann motako Frantziako eraikin edo monumentu historiko guzientzat pentsatuak izan dira.
