PVC-zko ZURGINTZA
PVC-zko ZURGINTZA
ERAGINKORTASUNA / KOLOREAK / SEGURTASUNA

PVC-zko leihoak ahal guziei egokituak
Uste komunek dioten kontra, PVC-zko leihoetan barne eta kanpoko kolorea hauta daiteke, baita kolore anitzekin nahasi ere.
Gaur egun, PVC ekaia anitz eskatua da errexki garbi daitekeelako. Ura eta xaboi pixka batekin garbitzea nahikoa da jatorrizko itxura ukan dezan. Alde ekonomikoak ere badu bere garrantzia. Hala zergatik kalitate eskakizunei erantzuten dien hautaketa zabala proposatzen dizugun, zure ahalei egokituz.
Zaharberritze lanetan edo eraikuntza berri batean, PVC-zko leiho eta ate-leihoekin, Egur Berri ekaiaren kalitate guzietaz baliatzen da nahi duzun itxura, kolorea eta estiloa hauta dezazun.
Proposatzen dugun PVC-a ez da metal astunez osatua. Kaltzioak eta zinkek dute ordezkatzen, hein bereko eraginkortasunarekin.
Aireari, urari irazgaiztasuna, erosotasun termikoa, haize bortitzei ihardukitzeko sendotasuna, izkina bidezko heste-sistema, gure PVC-zko leihoen eraginkortasun guziak irauteko eginak izan dira.
PVC LEIHOAK
PVC-zko leihoen hautaketak inspirazio iturri berri bat sortzen du apainketazale guzien baitan. Kolore biko teknikarengatik eta ekai anitzeko hautaketarengatik famatua, kolorazioa PVC-aren garapenaren muinean datza. PVC-zko leihoek apainketaren jokoa egiten dute kolore berrien sortzearekin, mementoko modan diren estilo guziekin bat eginez, “Loft, eskandinaviar, dotore modernoa edo egur tradizionala”.
KOLORE ANITZEKO PVC-zko LEIHOA
Uste komunek dioten kontra, PVC-zko zurerien kolorea hauta daiteke: kolore andana bat eskaintzen dizugu zure gutiziak adieraz ditzazun.

OSOKI EZARTZEKO XEDEAREKIN PENTSATUTAKO ATERABIDEAK
Bikoizketa zabalgarrizko leiho-oholei esker, leiho eta ate-leihoak bereziki egokiak dira sinple-sinpleki eta osoki ezarriak izateko. Barneko pareta estaltzeko, ezartze mota hori balia daiteke 30, 40 edo 60 mm-ko hegalekin. Hegal-ohol osagarriak hauta daitezke.
LEIHO-ATE BIRIBILGARRIEN ESKAINTZA OSOA
Leiho-ate biribilgarriak sar daitezke zureriaren gainean (225 edo 190 mm-ko bloke bakarra, zureriaren goratasunaren arabera), osotasun homogeneo bat ukaiteko eraginkortasun termikoa eta aireari irazgaiztasunaren artean.
