TRONADURA

TRONADURA

Betidanik, gizonari egurra gustatzen zaio izan ekai natural gisa, zolan edo paretetan ezarria delarik, egonkorra eta iraunkorra delako baita bizia eta beroa ere.

Tronadura
Tronadura

Tronadurak gelak aterpe goxo bihurtzen ditu. Itxura, kolore, esentzia anitzetan aurki daiteke. Antolatzeko eta balioa emateko sumaezinezko bideak eskaintzen dizkizu.

Kalitate handiko tronadura batek urte luze batzuen atsegina ekarriko dizu. Alabaina, tronadura bizi luze eta egonkortasun handiarengatik famatua da. Patina paregabea garatuko du, zeini buruz askok tronadurari edertasun zerbait gehitzen diola dioten, urteak joan ahala.

Gehienetan, hartutako lehen erabakia egur esentzia bat hautatzea da. Zuhaitz aldaera bakoitzak ditu bere kalitateak, bere kolorea, bere erran-nahia.

Oholen itxurak ere ematen dizu zure gelaren itxura moldatzeko aukera. Zure asmamenari utz iezaiozu mintzatzeko aukera eta zure gelei dimentsio berriak eman iezaiezu.

Proposatutako azal desberdinak dira tronadura hautatzera eramaten gaituen azken faktorea. Oin hutsik ibiltzen girelarik tronadura baten gainean, azalaren egituraketa dugu lehenik sentitzen, besteak beste zola karrakatua edo marrusketatua delarik.

Eskaera guziei erantzuteko, Egur Berrik tronadura mota asko proposatzen dizkizu, flotatzaile, kontra-kolatuak, azalera osoan kolatuak, edo tradizionalak, zure ahal, nahi eta apainketaren arabera.