JANTZITEGIAK, BEIRATEAK

JANTZITEGIAK, BEIRATEAK

Espazioa antolatzea eta edertzea eguneroko erosotasunerako, Egur Berrik norberari egokitutako zerbitzu bat eskaintzen dizu, zure beharrei erantzuteko.

Verrière
Barneko beiratea

Barneko beiratea 26 mm-ko aluminiozko berina-etxe beltz, zuri edo gris ilunez osatua da, zure hautuaren arabera. Jadanik hor den euskarri baten gainean ezarria da: sukalde-mahai, irekidura, paretatxo, aitzinetik eraikitako pareta-irekidura, gela baten trenkada kentzeko, besteak beste barne baten berrantolaketaren kasuan.

Egur Berrik basamentu oholak edo ate lerragarriak gehi ditzake. Beirate guziak salduak, banatuak eta ezarriak dira 33.2 berina hostokatu batekin, argi ala ilun.

Mintz bereizgarri batzuen bidez hertsiki lotuak diren 3 mm-ko berinak dira, polibinil butiralezkoak, beroan kolatuak autoklabe batean.

Berina mota honek jendeen segurtasuna bermatzen du berina tradizionalen hausteek eragin ditzaketen zaurien kontra.

Horrela, zalantzarik gabe, zure gelak ukanen du giro goxoa eta nortasun estetiko paregabea.

Barneko beiratea bi gelen arteko bereizketarako aterabide ezin hobea da, bata bestearengandik arras isolatu gabe. Espazioari nortasuna ematen dio berehala, argitasuna iraziz.

Jantzitegia

Jantzitegia antolatzea nahi duzun bezala, honi eskainitako gela batean, edo logela bat antolatzeko eta, bide nabar, neurrian egindako gordelekuak ukaiteko, horixe da Egur Berrik proposatzen dizuna.

Soailua maldan edo zuzena izan ere, den mendreneko xokoa baliatzeko mota orotako aterabideak proposatzeko gai gira.

Zure gain pusken biltzeko osagai desberdinak hautatzea (hagaxkak, tirantak, sar daitezkeen arropategiak, apal finko ala mugikorrak, zapatategiak...).

Espazio eta erosotasun arrazoiengatik, gehienetan, ateak lerragarriak dira, errailetan ezarriak.

Apainketak askotarikoak dira: egur kolorekoa, pastel kolore mirail edo lakatua.

Egur Berrik itxura eta konbinazio aukera zabala proposatzen dizu zure igurikapenei ahal bezain ongi erantzuteko asmoz.

Les rénovations traditionnelles

Jantzitegia ez da gehiago gordetzen. Bolumenekin jostatuz, gure etxeetan gero eta gehiago agerian izaten da, baita sofistikatuagoa ere. Estetikoa eta erabilgarria izateko xedea du. Batzuk led argiz eta hi-fi soinuz hornituak dira zentzumenen gozamenerako.

Kalitatea eta bezeriarekiko hurbiltasuna zaintzea axola baitzaio, norberari egokitutako harrera eta zerbitzua eskaintzen dizkizu Egur Berri zurgintzak, egitasmo bakoitza berezia delako.