ISOLAMENDU NATURALA

ISOLAMENDU NATURALA

Desberdintasuna egiten duten isolagailuak!

Egur Berri merkatuari adi egoten baita, bere baloreekin bat eginez, BIOFIB markako isolagailuekin lan egiten du nagusiki, haien ekaiak naturalak, biomasatik jalgiak, eta frantses jatorrizkoak direla eta.

Isolamendu sendo eta errespetutsu baten bermea.

Isolamendu termikoa

Isolagailu on batek hotzaz babestuko zaitu.

Horrela, adibidez, neguan berotutako etxe baten berotasun galera murriztuko du, funtsezko etekin bat sortuz.

Zure etxebizitzaren kostu ekologikoa ere handiki ttipituko du, lurrerako galerak murriztuko eta elektrizitate gutiago gastatzeko bidea emanen.

Azkenik, zuretzat, denboran irauten duen isolagailu sendo baten eraginkortasuna baliatzen duen etxebizitza baten bermea izaten da.

Egur Berrik hitzematen du!

Isolamendu higrotermiko naturala

Etxe batean, inguruko higrometriaren kudeaketa ere oso garrantzitsua da, aire idorregi ala hezeegi kaltegarri baita zure osasunerako, baita etxebizitzaren osasunerako ere (kondentsazioa, azken ukituen eta isolagailuaren eraginkortasunen andeatzea).
Horregatik zure bizilekua ongi isolatzea garrantzitsua da.

Kalamu eta liho zuntzezko isolagailu naturala erabiltzeak inguruko higrometria doitzea ahalbidetzen du, zure bizi-gelak naturalki klimatizatuz.

Ekai natural horiek gainerateko hezetasuna xurgatzen dute eta berriz botatzen giroa idorregi delarik.

Horrela, zure etxe barnea gutiago berotzen duzu eta diru gutiago gastatzen.


Erosotasun akustikoa, edo isolamendu akustikoa

Harrabotsa gure bizitzaren parte izaten da osoki, zure etxean zirelarik jasan behar ez duzun heinean.

Isolamendu akustikoak barne edo kanpoko harrabotsa zure bizilekutik apaltzea edo kanporatzea ahalbidetzen du.

Paretetan, trenkadetan eta soailuetan aplika daiteke.

Zuretzat, etxebizitza ongi isolatu baten erosotasuna eta lasaitasuna.

Udako erosotasuna: desfasea

Hotzaz babesteaz bestalde, isolamendu on batek udako gainberotze arriskuak ere baztertu behar ditu, berotasuna etxetik kanpo utziz.

Horrela, desfase termikoak, berotasuna gordeko duen inertzia termiko baten bidez, kaloria jarioen kudeaketa ahalbidetzen du urtaro beroan.

Horregatik, zure etxea ahalmen termiko handia duten isolagailuekin babestea gomendatua da.

Horretarako, isolagailu naturalek haien eginkizuna behar den bezala betetzen dute, bana beste 1700 - 2300 joule-ko masa-ahalmena baitute, hots isolagailu tradizional bat baino bi aldiz gehiago, oso eraginkorrak bihurtuz.

Zuretzat, etxebizitzaren freskotasuna udaren muinean.


Bizi osorako isolamendu eraginkorra

Kalamu eta liho zuntzezko isolagailu naturalak Frantzian eginak dira eta organismo ofizialek egiaztatu dituzte.

Prozesu industrial berritzaile batetik jalgiak dira, denboran iraunkorrak egotea bermatzen duena, lehertze eta zapaldurarik gabe.

Duten erresistentzia, sendotasuna eta egitura aldaezinarengatik oso preziatuak dira.

Errexki eta laster ezartzen dira, eta zureriaren itxurarekin bat egiten dute.

Zuretzat, ekai natural, sendo eta eraginkorrez isolatutako etxe bat ukaiteko abantaila izaten da, zure energia-eraginaren murrizketarekin eta erosotasunarekin batera.

Pipien eta xinaurri zurien kontrako babesa

Zailki kanpora daitezkeen marmutxa kaltegarrien beldurra baldin baduzu, hala nola pipiak edo xinaurri zuriak, kalamu eta liho zuntzezko isolamendu naturala zuretzat egina da.

Alabaina, ekai natural horiek ez baitute proteina mikorik, marmutxa ttipiak ezin dira isolagailu horien muinean bizi eta garatu.

Etxe osasuntsu baten aldeko oztopo gehigarri bat da.


Alergenoa ez den etxebizitza sendoa

Proposatzen dizkizugun produktuak osatzen dituzten landare zuntzak %100ean naturalak dira, neholako alergenorik eta KOL isuririk gabe (konposatu organiko lurrunkorrak, formaldehidoa bezala).

Kalamua eta lihoa, ekai berriztagarriak

Laborariei anitz gustatzen zaizkie lihoa eta kalamua, landaketa horiek lurren berriztatzean parte hartzen baitute, lurrari balioa emanez. Haien bizi ziklo oso motzak (guti gorabehera lauzpabost hilabetekoak) hazte laster bat ahalbidetzen du, ingurumena kaltetu gabe.

Proposatzen dizugun produktu hautaketa biziki zabala da eta isolamendu mota guziak ordezka ditzake:

  • Aterabide akustikoa
  • Teilatupe galdua nahas-mahas edo hedatzekoa
  • Pareta zuta
  • Zola eta soailua, barneko trenkada
  • Tronadura edo zola

Egur Berrik zure egitasmo guzientzat aterabide bat proposatzen dizu.