Leiho-ate biribilgarriak

Leiho-ate biribilgarriak

Etxe bat eraikitzean edo zaharberritzean, leiho-ate biribilgarriek zure behar guziei erantzuten diete.

Egur Berrik mota guzietako leiho-ate biribilgarriak proposatzen dizkizu, eskuzkoak ala motorizatuak, zure etxe berria ala zaharberrituarendako.

Leiho-ate biribilgarrien kutxak hargintza lanen barne izan daitezke (eraikitzearen denboran aurreikustekoa), aitzinaldearen paretan edo jadanik hor diren leiho-ateen ordez, etxe barneko kutxetan.

Leiho-ate biribilgarriak Mixte Egue Berri

Kolore hautaketa zabal baten artean, nahi duzun kolorea hauta ezazu zure leiho-ate biribilgarrien lamak eta irristailuak pertsonalizatzeko, jabekidetasunezko irizpideei jarraitzeko gisan.

Zure erosotasun eta segurtasunerako, motorizazioa eta automatismoak gehi ditzakezu, berotasun galera behar den bezala kudeatzeko neguan eta berotze-ekarpenak udan.

Etxe berri batendako edo irekidura baten egiteko, Egur Berrik tunel-kutxa motako ezartzea proposatzen dizu, hertsadura teknikoek ahalbidetzen duten heinean. Horrela, leiho-ate biribilgarria eraikuntzan sartuko da naturalki eta kutxa osoki gordeta izanen da hargintza lanetan.

Zaharberritzeko

Zaharberritze baten kasuan, leiho-ate biribilgarria praktikoa eta ekonomikoa da. Eguzki-motorizazioarekin batera, autonomoa izanen da. Haririk edo elektrika-biderik ez da ageriko, zure barne apainketa garbi-garbia egon dadin.

Kutxa mota desberdinak dira eskuragarri, zure gustuen arabera.

Hegal moztuak edo borobilak hauta ditzakezu, bi hesgailu mota ere proposatzen dizkizugu (PVC edo aluminioa) eta kolore anitzetan eskuragarri dira (aluminioz).

Obra mota guziak egin daitezke. Ezartze mota guziak baimenduak dira.

Udan, erosotasun ezin hobe baterako, eltxo sareak gehitzen ahal dizkiozu. Horrela, produktu bakar batekin, neguko erosotasuna, berotasunaren kontrako udako erosotasuna eta eguneroko goxotasuna dukezu, leihoak zabalik uzten ahal dituzularik marmutxa hegalarien trabak jasan gabe (euliak, eltxoak...).

Les rénovations traditionnelles

Ahal bezain baldintza onetan aritzeko, ainguraketa mugikor sistemak erabiltzeko behar den materiala eta formakuntza ditugu, etxebizitzen solairu guzien leiho ertzeetan lan egiteko.

Eguzki-babesa

Eguzki-babesek hiru abantaila batzen dituzte:

  • Erosotasun termikoa, aireztatzea lagunduz, berotasuna menperatuz udan eta puntu hotzak neguan.
  • Ikusmen-erosotasuna, argiak sor dezakeen traba murriztuz, barneko argitasunaren ongiak atxikiz.
  • Edertasuna, kanpoko pareta guziei egokitzen baitira eta etxearen dotoretasunaren parte bilakatzen baitira.